Zer da Matematika? Ez da galdera erreza. Gehiengo bati zenbakiak etorriko zaizkio burura. Asko “integral”, “deribatu” eta “ekuazio” bezalako hitzez gogoratuko da. Baten bat hitzez ez ezik kontzeptuez, edo direnaren ideia lauso batez. Gutxiren batzuk karratuez, borobilez, azaleraz eta bolumenaz. Inspiraturen bat, Deskartesez gogoratuko da agian, eta filosofia etorriko zaio burura. Jakina, hori dena matematika da. Hori dena, eta askoz gehiago.

Gure helburua Matematika edozeini hurbiltzea da, goza dezala matematikaz guk beste. Ikus ditzala matematikak dauzkan alderdi ezberdinak, hauta dezala zein duen gustuko eta zein ez, ohar dadila ez dela esaten den bezain konplikatua, zurruna, ulertezina, esklusiboa, urruna… Topiko faltsuak eraitsi eta ezagutza matematikoa eraikitzea da gure asmoa, ahalik eta modu sinple, erakargarri eta matematikoenean.