Behatzekin kontatuz

IMG_0030

Udako kanpus hau Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, zeinaren helburu nagusia arrazonamendu abstraktoa, matematikaren oinarrian dagoena, zentzumenen bidez eta gure bizitza errealeko esperientziaz lor daitekeela erakutsi nahi duen.

Kanpusa adin desberdinetan banatuta, 3 egunetan antolatu dugu: 1. egunean 6-8 urtekoentzat; 2. egunean 8-10 urtekoentzat eta 3. egunean 10-12 urtekoentzat. 20-25 partaide izango ditugu gehienez. Ikasle berdinak gainera bi egunetan jarraian parte har dezake.

Ordutegia: goizero 10etatik 13:30ak arte, ordu beteko hiru ekintza egingo dituzte:

10.00-10.50 1. ekintza
11.00-11.50 2. ekintza
12.00-12.30 Deskantsua
12.30-13.30 3. ekintza

 

Tailer hau antolatzeko Donostia-Kultura eta IUMA (Instituto Universitario de investigación en Matemáticas y Aplicaciones)-ren laguntza dugu eta gainera bertatik bi irakasle izango ditugu gurekin batera tailerra aurrera ateratzeko.

inskripzioa inskripzioa

Jarraian egingo ditugun ekintza desberdinak deskribatzen dizkizuegu zeinetatik egunean hiru aukeratuko ditugun. Adinaren arabera, ekintza beraren barruan atal desberdinak landuko dira. Gainera ekintza hauek jarraitasuna onartzen dute.

Anima zaitezte!!! Aukera aparta duzue matematika modu dibertigarri eta desberdinean deskubritzeko. Egin ezazu inskripzioa hemen klikatuz. Edozein duda argitzeko edo ikastaroen inguruan gehiago jakiteko, bidal iezaguzu email bat info@matematika-txokoa.eus -era. 605739550 zenbakira ere dei diezagukezu edozein kontsulta egiteko.

Edukiak
1. ekintza: Mosaikoak
Mosaiko erregularrak triangelu ekilatero, karratu eta hexagono erregularretan oinarrituta. Alhambra-ko mosaikoak. Simetriak.

2. ekintza: Gomiedroak
Gominolekin egindako poliedroen tailerra. Aldeak, erpinak, aurpegiak (3 dimentsiotako kasuan) kontatzea  eta Eulerren formula konprobatzea.

3. ekintza: Mapak koloreatuz.
Hiru kolore onartzen dituzten mapak, edota lau onartzen dituztenak. Lau koloreen teorema.

4. ekintza: Jolas geometrikoak Tangram-arekin

5. ekintza: Estrategia jolasak
Nim jolasak txanpon eta txotxekin. Nola lor daiteke beti irabaztea? Aritmetika modularrera sarrera.

6. ekintza: Grafoen tailerra
Koningsberg-eko zubiak. Arkatza altxatu gabe irudikatuz. POU jolasa.

7. ekintza: Kriptografia

8. ekintza: zenbaki handien tailerra
Hanoi dorreak, herensugearen fraktala. Ordenagailu bidezko fraktalak. Zenbaki baten berredurak.