Desafio matematikoak

Ze desafio motaz ari ote gara?? Aizkolariak entzuten ditugu elkarri desafioak botaz baina, hemen, Matematika-txokoa-n?

desafio

Gurekin batera matematikan murgiltzen animatzen bazerate, atal honetan matematikoki desafiatuko zaitugu! Galdera logiko, geometriko etab-ak luzatuko dizkizuegu hilabetean behin. Zailtasun desberdineko galderak izango ditugu eta urrezko galdera deituko duguna ere 😉

Banaka ez ezik taldetxoak sortu eta taldeka gure desafioei aurre egitera animatzen zaituztegu. Hilabete izango duzue emaitzak bilatu eta guri bidaltzeko.

Noiz ekingo diogun honi eta zein izango den taldea erregistratzeko bidea, informazio guztia berehala partekatuko dugu zuekin.

Laster arte!! ;- ) Joan entrenatzen bien bitartean!