Guztiok matematikari; eta zergatik ez?

dss2016Topikoak haustera gatorkizue Matematika-txokoa-tik. Donostia/San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburu programaren barruan, Energia Olatuek sustatuta, matematika herritar guztiengana hurbiltzea dugu helburu.

Matematikarekin denok liluratu eta disfruta dezakegula erakutsi nahi dizuegu. Matematikak beste arte eta zientzietan duen txokoa aztertuko dugu. Herritar guztiei zuzendutako ekintzak izango ditugu, adin-talde desberdinei egokituak. Bizi lehen-pertsonan esperientzia hau!

Zer ote dute hodeiek, elur-malutek, romaneskuak, barraskilo-oskolak amankomunean? Noski denak natura eta biziaren parte dira baina, besterik? Askok sinistu edo ez matematika!! Nola matematika? Baina ez al zen hori zenbakiak, baturak, biderketak eta integralak besterik?

Udako programazioa

Udazkeneko programazioa

keler-irekiera-itzalakin-kontorneado-04

IREKIERA EKITALDIA

EGUNA: Irailak 30 (gehienez 80 pertsorentzako aforoa)
TOKIA: Keler-en egoitzan, Gros, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00-20:30
GONBIDATUA: Eduardo Saez de Cabezón, matematikaria eta monologista
NORI ZUZENDUA: adin guztietako jendeari zuzenduta
DOHAINIK eta gainera LUNCHa!
Ezin duzu aukera hau galdu! Arratsalde aparta pasa gurekin batera, lunch batez lagundurik!!! Hurbil zaitez!!!

 

 

 

Bestalde, udazkenean zehar antolatuko ditugun gainerako ekitaldiak honako hauek dira: