Escher-en arte magiko eta matematikoa

EGUNAK: Urriak 25 (edukiera 80 pertsona)
TOKIA: Keler-en egoitza (
ORDUTEGIA: 19:30
DOHAINIK

escher-keler-keler-logotipoakin-04Hitzaldi honetan munduko artista grafiko famatuenetako eta mirestuenetako baten inguruan arituko gara: M.C.  Escher.  Zientzialarientzat, matematikarientzat batik bat, xarma berezia izan zuen eta du artista honek, izan ere matematikaren magiaz artea egiten genio bat izan baitzen.

Escherren lanean zehar sorpresaz betetako ibilaldi zoragarria egingo dugu, matematika, artea edota biak gustoko dituen inork galdu ezin duen ibilaldia… Honetarako eta sortzen zaizkigun galderei erantzuna ematen saiatzeko, gonbidatu berezia izango dugu, Iraide Mardones matematikaria eta EHUko irakaslea.

 

 

 

 

Laguntzailea:

logo-keler-donostia-1-890-nov