“Naturaren ekuazioak” irudiak 3D-n

EGUNAK: Urriak 18 euskaraz, urriak 19 erderaz (20 pertsona gehienez eguneko)
TOKIA: Carlos Santamaria eraikinean, UPV-EHU, Donostia
ORDUTEGIA: 17:00-20:00
NORI ZUZENDUA: 15 urtetik gorako edonori zuzenduta
DOHAINIK

irudian-3d-n-01Iñigo Quilez, PIXAR-en irudigile den ingenieri Donostiarra, 2017an Donostian izango dugu bere irudien atzean dagoen matematika azaltzeko eta horren aperitibo modura ondorengo tailerra antolatu dugu. Surfer izeneko software askearen bidez, 3D-irudien marrazketa landuko da ekuazio polinomikoen bidez.

Asier Estevan Mugerza matematikaria izango dugu tailerra gidatuz. Imaginary plataforma aske eta interaktiboak antolatutako 3D irudien txapelketa desberdinetan parte hartu du eta zuen irudiak egiten laguntzera dator 😉

Bere irudien artean intsektu, landare eta animaliak aurki ditzakezue. Baita Mr. Tesis ere! Ikastaro honen bidez, irudi horien atzean dagoen matematika ulertu eta zuen irudiak egiteko baliabideak emango zaizkizue. Eta hau dena ekuazio polinomiko sinpleen bidez!! Ez galdu aukera!

3 ordutako ikastaroa jarraian adierazten dugun moduan antolatuko dugu, oinarriak landu eta beharrezko baliabideak izan ditzazuen:

(1) Koordenatuak planoan eta espazioan. Planoko oinarrizko funtzioak eta euren grafikak: esanahia espaziala. Espazioko oinarrizko gainazelen funtzioak eta ekuazioak.
(2) Konposizioa: gainazalak espazioan mugitu, gainazal ezberdinak aldi berean adierazi, gainazalen arteko ebakidura adierazi.
(3) Sorkuntza propioa: nork berak egin dezala, praktika eta trukoak (zooma eta gainazal ez bornatuak, simetriak, espazioko artdatzak biratu, …)

inskripzioa

inskripzioa
Partaide bakoitzarentzat ordenagailu bat izango da Surfer program instalatuta izango duena. Dena den, nahiago baduzue zuen portatila ekarri, aurrez Surfer programa askea instalatu beharko duzue. Hemen lor dezakezue.

Edozerren inguruan dudarik baduzue idatziguzue info@matematika-txokoa.eus-era edo 605739550 zenbakira dei diezagukezue.

Anima zaitezte!!! Zuen sorkuntzak ikusteko irrikaz gaude!!!
inskripzioaIkastaro hau antolatzeko UPV-EHUren Gipuzkoako kanpuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin ere kontatu dugu.

inskripzioa