Litematika

EGUNA: Urriak 11
TOKIA: Ada Lovelace aretoa, Informatika fakultatea, Donostia
ORDUTEGIA: 19:00
DOHAINIK

litematika
Ez oso maiz, baina batzuetan, liburu bat ezagun egiten da eta, hara! Ideia matematiko baten inguruan harilkatu du idazleak ipuina, nobela, komikia, baita poema ere. Halakoetan, nola klasifikatu egile hori: idazlea da? Zientzialaria? Biak batera? Xomorro bat?
Inoiz, matematikariek literatur tekniketara jo izan dute, asmo dibulgatibo batekin, euren lana eta ezagutza matematikoak gizarteratzeko. Beste batzuetan aldiz, idazleak izan dira ideia matematikoetan edo matematikarien bizitzetan inspiratu direnak, euren nobelak idazteko.

Ekitaldi honetan hainbat herrialdetatik etorritako idazle-matematikariak elkartuko ditugu, eta  matemarikari buruz hitz egingo dugu, baina batez ere, literaturaz jardungo gara. Hauek dira mahai-inguruan parte hartuko duten idazleak:

1. Xavier Durán Escriba, kimikaria eta kazetaria. Zientziaren dibulgaziorako programen editorea da TV3 katean eta dozena bat liburu idatzi ditu zientziari buruz. Bere liburuekin entsegu sariketak irabazi ditu (Joan Fuster, Josep Vallverdú eta Joaquim Xirau), Europa mailako zientziaren dibulgazio sariketa (“Ikerlan orokorra”) eta narratibakoak (Marian Vayreda). Literaturan matematikak duen agerpenean aditua da eta berriki kaleratu du “La ciència en la literatura: un viatge per la història de la ciència vista per escriptors de tots els temps (2015)”

2. Irati Goikoetxea, matematikaria eta idazlea. Andraizea narrazio-liburua idatzi du (Erein, 2014) eta “Itaka” literatura irratsaioa gidatu du Segura Irratian.

3. Aitzol Lasa, matematikaria eta idazlea. Gazteentzako bi zientzia-narrazio idatzi ditu, Hodeietan (Elhuyar, 2012) eta Usategiaren Printzipioa (Denon Artean, 2015). 2011an CAF-Elhuyar saria irabazi zuen eta “Plano Konplexua” zientziaren dibulgaziorako irratsaioa gidatu du Eguzki Irratian. Hiru idazle hauen artean argituko digute zein den best-seller baten formula.
Azken batez, zein da best-seller bat best-seller egiten duen formula?

Laguntzaileak:

euskal-idazleen-elkartea

 

ehu errektoreordetza