Matematika argazkilaritza analogikoan

inskripzioaEGUNAK: Urriak 1-2 (20 pertsona gehienez)
TOKIA: PhotoGune espazioa (Paseo Duque de Mandas 32), Donostia
ORDUTEGIA: Larunbatean 9:30-13:30 eta 14:30-19:00 eta igandean 9:30-14:00
NORI ZUZENDUA: Guztiei zuzendua (15etik beherakoak heldu baten laguntzaz)
DOHAINIK

matematika-argazkilaritza-03-02

Argazkilaritzak eta matematikak ere lotura dutela erakutsi nahi dugu estenoipeka teknikaren bitartez. Ondoko atal hauek landuko ditugu bi eguneko tailer honetan:

(1) Estenoipeka-pinhole teknikaren alde teorikoa azalduko da lehendabizi, matematikarekin erlazio estua duela erakusteko.
(2) Partaide bakoitzari kit bat emango zaio norberak bere argazki kamara eraikitzeko.
(3) Partideek argazkiak aterako dituzte eraikitako argazki kameren bidez, guk emandako txuri beltzeko paperean.
(4) Errebelazio prozesua garatuko dugu (printzipioz paperean), nahi duenak ikus eta ikas dezan.

inskripzioa

Alegiako argazkizaleen taldeko kidea den Ibon Azpilikueta, izango dugu tailer honen gidaria. Honekin batera, PhotoGune tailerraren laguntza ere izango dugu.

Anima zaitezte teknika berri hau ikasi, zeure argazki kamera propioa sortu eta honekin argazkiak ateratzera! Sakatu hemen izena emateko!!!

inskripzioa