Zinemaldi matematikoa

EGUNAK: Urriak 3,4 eta 6
TOKIA: Antzoki Zaharra, Donostia (500 pertsonako aforoa)
ORDUTEGIA: 19:00tatik aurrera (urriaren 4an, ikastetxeei zuzenduriko saio bat egingo dugu 10:00etatik aurrera)
DOHAINIK

zinemaldi-matematikoa-02

Zinema munduan matematikak eta zientziak izan duten txoko horrekin bat egin nahi dugu saio hauekin. 3 pelikulen proiekzioak arratsaldez izango dira, eta urriaren 4an, ikastetxeei bereziki zuzenduriko saio bat ere izango dugu goizean. Aukeraturiko filmak hauek dira:

  • Urriaren 3, 19:00etan: Pi (Darren Aronofsky, 1998)
  • Urriaren 4, 10:00 (ikastetxeentzat) eta 19:00etan: La Habitación de Fermat (Luis Piedrahita, Rodrigo Sopeña, 2007). Gonbidatu berezia: Rodrigo Sopeña
  • Urriaren 6, 19:00etan: Tron (Steven Lisberger, 1982)

Pelikula bakoitzaren aurretik, horien gaineko sarreratxo edo solasaldia izango dugu eduki matematikoen inguruan. Rodrigo Sopeña, La habitacion de Fermat-en kozuzendaria gurekin izango dugu pelikularen azalpena ere egiteko. Proiekzio bakoitzaren aurretik, Cristobal Vilaren 3-4 minutuko bideo dibulgatibo bat ere proiektatuko dugu.

OHARRA: urriaren 4ean goizeko saiora etorri nahi duzuen ikastetxeak, mesedez jarri gurekin kontaktuan email bidez, info@matematika-txokoa.eus helbidean, eta esaiguzue zein ikastetxe zareten, zenbat ikaslerekin etorri nahi duzuen eta zein mailatakoak. Pelikulan agertzen diren kontzeptu matematiko desberdinak lantzeko aprobetxatuko dugu pelikula hasi aurretik.

Laguntzaileak:

ayuntamiento_de_donostia-logo-e1372928770822

logo_original_dk