Zer da Matematika? Ez da galdera erreza. Gehiengo bati zenbakiak etorriko zaizkio burura. Asko “integral”, “deribatu” eta “ekuazio” bezalako hitzez gogoratuko da. Baten bat hitzez ez ezik kontzeptuez, edo direnaren ideia lauso batez. Gutxiren batzuk karratuez, borobilez, azaleraz eta bolumenaz. Inspiraturen bat, Deskartesez gogoratuko da agian, eta filosofia etorriko zaio burura. Jakina, hori dena matematika da. Hori dena, eta askoz gehiago.

Gure helburua matematika edozeini hurbiltzea da, goza dezala matematikaz guk beste. Ikus ditzala matematikak dauzkan alderdi ezberdinak, hauta dezala zein duen gustuko eta zein ez, ohar dadila ez dela esaten den bezain konplikatua, zurruna, ulertezina, esklusiboa, urruna… Topiko faltsuak eraitsi eta ezagutza matematikoa eraikitzea da gure asmoa, ahalik eta modu sinple, erakargarri eta matematikoenean.

Gure helburua lortzeko, ekintza desberdinak sortuko ditugu adin-talde desberdinei zuzenduak.

Hemen behean taldetxo hau osatzen dugunon informazioa daukazue.

IMG_0030

Ainhoa Iñiguez Goizueta

EHU-ko matematika lizentziatua naiz. Orain 5 urte Oxfordeko unibertsitatera doktoradutza tesia egitera joan eta munduan barrena ibili naiz proiektu desberdinetan murgilduta. Oxfordeko matematika fakultatean eta baita bertako college desberdinetan matematikako irakasle lanetan aritzeaz gain, Cambridge Immerse-eko udako kurtso internazionaletan ere matematikako saileko arduraduna izan naiz. Momentu honetan Bilboko Ingenieritza eskolan (UPV-EHU) ari naiz lanean.
Honetaz gain, arraunketako biomekanikan ere sakontzea lortu dut Zelanda Berriko arraunketa selekzioarekin izandako esperientzian eta baita Peach Innovations, mundu mailan arraunketako biomekanikan lider den ingenieritza enpresan lan egin ondoren.

Jone Uria Albizuri

485013_4904981268468_2031911672_n

EHU-n matematikan lizentziatua. Masterra Madrileko Unibertsitate Autonomoan egin eta orain EHU-n doktoregotzako bigarren urtea ari naiz egiten. Aste barruan matematikan aritzen banaiz ere, asteburutan plazaz plaza aritzen naiz bertsotan. Askorentzako amildegi baten alde banatan dauden bi mundu badira ere, matematika eta bertsoa (eta orokorrago kultura) hain urrun ez daudela sinisten duen apurretako bat.

IMG_0030

Oihana Garaialde

Matematikek zerbait berezia dutelakoan, lizentziaturako ikasketak EHUn burutu nituen. Bi urte Utrechteko Unibertsitatean (Herbeerak) egon eta beste urte bat Bartzelona eta Malagan ibili ondoren, 2014an doktoretza tesiari ekin nion EHU-ko eta Malagako bi irakasleen zuzendaritzapean.
Matematiketatik at, musikazale (gitarra jole), kirolzale eta bidaiaria. Gizarteak matematikarekiko duen beldurra ezabatu eta eguneroko bizitzan erabilgarriak (eta erabiliak) nahiz politak direla erakustea gustatuko litzaioken pertsona horietako bat.
Matematikak hizkuntza bat gehiago dira. Beraz, anima zaitez hizkuntza berri hau ikastera!

Asier Estevan485013_4904981268468_2031911672_n

Matematikako lizentziatura Leioako EHUn ikasi nuen gustu handiz eta, masterra bukatu ostean, doktoretzari ekin nion Nafarroako UPNA-NUPen Iruñako eta Leioako irakasle banarekin ordena egituren inguruan.

Jardun horretan aspertzen nintzenean boligrafoa utzi eta eskalatzera joaten nintzen eta, aspertzeaz gain euria ere egiten baldin bazuen, orduan bulegoan ondoko iruditxoak eraikitzen galtzen nuen denbora:https://imaginary.org/gallery/asier-emuger
Baina, bizitzaren txorakeriak, azkenaldian iruditxo horiengatik jotzen dute niregana… eta ni denbora galtzen ari nintzelakoan!
Doktoretza bukatzean beste bi urtez jarraitu nuen NUPen lanean eszedentzia hartu eta Gasteizko EHUn irakasle lanean hasi nintzen arte.

Ongizate fisikorako kirola gomendagarria den moduan, matematikak ere antzeko papera joka dezakela uste dut maila intelektuala hobetzeari edo mantentzeari begira.

Aitzol Lasa Oyarbide

Bilbon, Kopenhagen eta Iruñean zailduriko matematikaria, eta Doktorea Matematikaren Didaktikan. Elhuyar aldizkarian hasi nintzen idazten, eta behin hasita, ezin gelditu. 2012an publikatu nuen Hodeietan (CAF-Elhuyar Saria), gazteentzako bere lehen dibulgazio nobela, eta jarraian etorri zen bigarrena, Usategiaren Printzipioa (2015, Nekatoenea Saria).

Bestalde, irratian kolaborazioak egin izan ditut, Euskalerria Irratian lehenengo, Asier Mugertzarekin batera, eta nire irrati programa zuzendu nuen bi urtez, Plano Konplexua: esperimentu hark zientzia gerturatu zuen irrati libreetara, irrati komunitarioetara eta sare sozialetara.

Horrez gainera, gaur egun, geometria dinamikoko softwarearen erabilera ikertzen dut irakaskuntzan, eta Euskal Herriko GeoGebra Institutuko zuzendaria naiz.

Gurekin bat egin nahi baduzu modu batean edo bestean, idatziguzu info@matematika-txokoa.eus-era!