Summer Maths – UPV/EHU udako ikastaroak 2016

 

IMG_0030

15-18 urte bitarteko ikaslea zarela eta ez duzula oraindik udararako planik? Hemen duzu matematikaren bidez, zientzian murgiltzeko aukera paregabea 😉

Ikastaro hauek zientzian interes zabala duen edonori zuzenduta daude; bai matematikan, fisikan, biologian, kimikan, ingenieritzan… interesa duen edonork disfrutatu ahal izango du kontzeptu berriak deskubrituz. Ez bazinen konsziente matematikak bere txokoa bazuela zientzia guztietan, aukera polita duzu lotura hori deskubritzeaz gain aplikazio oso interesgarriak ikusteko: enkriptazioa, biologia molekularra, ingenieritza elektrikoa, nanoteknologia…. Gai hauetariko asko zientzia gradu desberdinetan ikusi ahal izango dituzuenetako batzuk dira.

Eduki berriak ikasteaz gain, tailer modukoetan egingo duzue lan taldetxoetan bilduta eta hauetan emaitza berriak zuek deskubrituko dituzue. Ez al da erakargarria?

Hauek dira antolatu ditugun ikastaroak:

BILBOn: Bizkaia-talent eta BCAM-en laguntzazinskripzioa inskripzioa
DATA: Ekainaren 20-Uztailak 1, astelehenetik ostiralera
ORDUTEGIA: 9-11 eta 11:45-1:45 (40 ordu)
TOKIA: EHU-ren Ingenieritzako Goi Eskola Teknikoan (San Mames)

DONOSTIAn: DIPC-en laguntzazinskripzioa

DATA: Uztailak 4-15, astelehenetik ostiralera
ORDUTEGIA: 9-11 eta 11:45-1:45 (40 ordu)
TOKIA: EHU-ren Carlos Santamaria eraikinean (antiguon)

 

Proiektu hau Energia Olatuak sustatutako “Guztiok matematikari, eta zergatik ez?” proiektuaren barruan dago.

IMG_0030

 

 

Bai Donostian eta baita Bilbon ere bina ikastaro eskeiniko ditugu; bata ingelesez eta bestea euskeraz. Aukera paregabea da urrutira joan gabe ingelesa edo euskera ere indartzeko.

inskripzioa

Emaitza interesgarri eta kuriosoak ikustea ahalbidetuko diguten gaiak aukeratu ditugu zuentzat. Baina noski, gai bakoitzetik gauza oso zehatzak ikusteko aukera baino ez dugu izango. Konsziente gara guzti hau berria dela zuentzat eta beraz hori kontuan hartuz antolatu ditugu edukiak. Ikastaro bakoitzean landuko ditugun gaiak ondorengoak dira:

1. Arrazonamendu matematikoa eta idazkera matematikoa
2. Zenbaki konplexuak ingenieritza elektrikoan, elektromagentismoan eta baita fluidoen dinamikan ere
3. Zenbakien teoria: RSA enkriptazio metodoa. Segurua al da interneten bidezko erosketa?
4. Topologia: bereizi al ditzakezu donutsa eta kafe katilua? Topologia ADN-aren egituraren azalpenean ere erabilgarri!
5. Talde teoria: Rubik-en kuboa eta simetria-molekularra molekulen propietateak aurrikusteko
6. Unibertso matematikoa-atomoetatik galaxietara:
uhin grabitazionalak, kriptografia kuantikoa, nanoteknologia, biofisika…

Oxford Unibertsitateko eta UPV/EHU -ko matematikari eta fisikari talde batek eramango dituzte kurtsoak aurrera.

Sorpresarik ere izango dugu zuentzat! DIPC (Donostia International Physics Centre)-tik hasita goi mailako zientzilariak ere izango ditugu gurekin 🙂 beraien lan eta esperientziari buruz hitz egin diezaguten.

Hau gutxi balitz, partaide guztiei proiektutxo bat egiteko aukera eskeiniko dizuegu. Bakoitzak aukeratutako gaiaren inguruan edo landutako gai desberdinen hedapen moduan lantzea proposatzen dizuegu.

MATRIKULA PREZIOA: 90€

DIRU-LAGUNTZAK: alde batetik Donostia edo Bilbora bidaien gastuetan lagundu ahal izango dizuegu. Besteik, ez dugu nahi inor aukera hau gabe gelditu dadin koste honi aurre egin ezio diolako. Horretarako, “Zientziaz-blai” diru-laguntzak dauzkagu.

Bi aste horietan zehar bai Donostian edo Bilbon gelditzeko interesa izango bazenute, esaiguzue eta hori ere antolatzen lagunduko dizuegu.

Ikastaroan parte hartu nahi duzula??

Egin ezazu aurre-inskripzioa hemen edo pdf hau deskargatu, osatu eta bidaliguzu emailez. Laguntzarik eskatu nahi baduzu aipa ezazu inskripzio orrian. Edozein duda argitzeko edo ikastaroen inguruan gehiago jakiteko, bidal iezaguzu email bat info@matematika-txokoa.eus -era.

605739550 zenbakira ere dei diezagukezu edozein kontsulta egiteko.

Matematikaren magian murgiltzeko zeren zain zaude???

Anima zaitez 😉 Join us!

Ikusi hemen ikastaroaren posterra eta flyer-a.
atzeko planoa atzeko planoa atzeko planoa atzeko planoa